BALDINTZA OROKORRAK 2018-04-14T18:56:39+00:00

Erosketaren Baldintza Orokorrak

NOLA EROSI GURE DENDAN?

Bidalketak posta arruntaren bitartez edo mezularitza-zerbitzu pribatuen bitartez egingo da.

Bidaltzeko modua “Lamia Biocosmética”-k aukeratuko du kasu bakoitzean, baina behin erosketa egin ondoren, bezeroak eskatutakoa 7 laneguneko epean jasoko duela bermatzen da. Kasu guztietan, kontrataturiko mezularitza zerbitzua 24 orduko entregakoa izango da.

Bidalketak ziurtatuak izango dira.

Ez da EB-tik kanporako bidalketarik egingo.

*Iberiar Penintsulaz kanpoko bidalketak egiteko, eskatu prezioa e-posta bidez: info@lamiabiocosmetica.com

Produktu bakoitzaren prezioa EURO-tan jarrita dago, eta BEZ-a BARNE daukate.

  • Produktuen prezioari bidalketaren gastua gehituko zaio erosketa prozesuaren amaieran (4,50 euro penintsula osoan).
  • 100 euro edo gehiagoko eskarietan bidalketa dohainik izango da.
  • Penintsulaz kanpoko bidalketak egiteko, e-posta bitartez eskatu beharko da bidaltzearen prezioa.

Indarrean dagoen arautegiaren arabera, erosleak 14 lanegun ditu uko-egite eskubidea erabiltzeko, bere erabakia azaldu beharrik gabe eta bere ekintzagatik zigorrik jaso gabe.

Itzultzeak dakartzan bidaltze gastuak erosleak ordaindu beharko ditu.

Behin produktua jasotakoan, erosketaren zenbatekoa osorik itzuliko zaio erosleari banku-transferentziaren bidez.

Produktu bat itzultzeko, e-posta bitartez jarri beharko da harremanetan bezeroa (info@lamiabiocosmetica.com). Itzultze prozesua zehazteko harremanetan jarriko gara.

Itzulitako produktua jaso zeneko baldintza berberetan egon behar du, hau da, baldintza ezinhobeetan eta bidalketaren enbalajean. 

Gure produktuak aurpegirako olio ekologiko zertifikatu, eraginkor eta sofistikatuak dira. Azalaren berezko osasuna bultzatzen dute, bere edertasun naturala sustatzen dute eta lasaitasuna, alaitasuna eta ongizatea igortzen dizute.

Bezeroak produktu bat erostean, bere deskribapenean agertzen diren ezaugarriak onartzen ditu.

LAGUNDUKO ZAITUGU?

691 716 269
info@lamiabiocosmetica.com

HARREMANETAN JARRI