Azalari bizitasuna emateko seruma

27,00 

Olio eraginkorrez eta landare-estraktuez egindako olio-serum honek:

  • azala alaitzen du
  • bizia ematen dio
  • orekatzen du

Azal exijenteentzat formulatua.

Informazio Gehiago
Kategoriak:

Deskribapena

Bizia emateko olio-seruma azal exijenteenak berpiztu, orekatu eta alaitzen dituen kontzentratu potentea da, osagai eraginkorrez betetako olio eta estraktu bejetalalei esker.

Oso leuna eta freskagarria da olio hau, itsaskorra edo koipetsua izan gabe. Laranja-lore eta izpiliku eta zitriko ukituak ditu, euriaren ostean basoak daukan usaina gogorarazten duena… Sentsazioa freskotasuna, alaitasuna eta bizitasunarena da.

  • Masusta-gorri, marakuia, granada eta rosa mosquetaren olio ekologikoek azala fresko eta distiratsu mantentzeko bitamina eta antioxidatzaileen ekarpen estra eskaintzen digute.

  • Olio nahasketa honek daukan azido linoleiko eta linoleniko kopuruak gure azalaren geruza lipidiko naturala orekatzen eta berriztatzen laguntzen digu. Geruza lipidiko osasuntsu bat ezinbestekoa da gure azal sentikorra narritatu eta inflamatzen duten eragileez babesteko.

  • Azenario estraktuak, beta-karotenoen kopuru altuari esker (probitamina A), ondorio antioxidatzaile, babesle eta berpizgarriak ditu.

Goruntzazko norabidea duen masaje xuabe baten bitartez, zabaldu serum kopuru txiki bat aurpegiko azal garbiaren gainean, olio edo krema hidratatzailea baino lehen. Azal mixtoa edo koipetsua badaukazu, posiblea da serumarekin hidratazio nahikoa izatea eta beste hidratatzailerik behar ez izatea.

Carthamus Tinctorius (Kartamo) Seed Oil*, Camellia Oleifera (Kamelia) Seed Oil*, Argania Spinosa (Argan) Kernel Oil*, Rubus Idaeus (masusta-gorri) Seed Extract*  Punica Granatum (Granada) Seed Extract*, Rosa Canina (Rosa mosqueta) Seed Extract*, Passiflora Edulis (Marakuia) Seed Oil*, Borago Officinalis (Borraja) Seed Extract*, Helianthus Anuus (Eguzkilore) Seed Oil*, Daucus Carota (Azenario) Root Extract*, Rosmarinus Officinalis (Erromero) Leaf Extract*, Calendula Officinalis (Kalendula) Flower Extract*, Glycine Soja Oil, Tocopherol, Beta-Sitosterol, Squalene, Lavandula Angustifolia (Izpiliku) Oil*, Citrus Aurantium (Laranja-lore) Flower Oil*, Boswellia Neglecta (Intsentsu) Resin Oil*, Litsea Cubeba (May Chang) Fruit Oil*. Citral, geraniol, citronellol, farnesol, limonene eta linalool dauzka, olio esentzialen parte naturala direnak.

* Osagai ekologiko zertifikatua

Iritziak

There are no reviews yet.

Be the first to review “Azalari bizitasuna emateko seruma”

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.